"Saddam Bagdaden dago eta Iraken epaituko dugu", adierazi du Muafak al Rabie Irakeko Gobernu Kontseiluko kideak, erakunde horretako beste kide batekin, Adnan Batxatxirekin, eman duen prentsaurrekoan. "Iraken eta epaile irakiarrek epaituko dute", azpimarratu du Batxatxik.
Hussein presidente ohia ez ezik, haren erregimenean buruzagi izan ziren gainerako kideek ere patu bera izango dutela agertu dute Irakeko Gobernu Kontseilukobi kide horiek. "Epaiketa justu baten bermea"eta epaiari helegiteak aurkezteko eskubidea izango dutela erantsi dute.
Nolanahi ere, Saddam Husseinen erregimenean parte hartu baina "egindako gehiegikerietan" ardura zuzenik izan ez zuten "militar zein zibilei" lasai egoteko mezua igorri diete: "Nolanahi ere, argi utzi behar dute Iraken berreraikuntzan parte hartzeko prest daudela", ohartarazi diete.
Egun, erresistentzian borrokatzen dutenei ere bidali die Gobernu Kontseiuak; hain justu, harrapatuz gero "gerra krimenengatik" epaituko dituztela esan diete.
Iraken okupazioa
Irakeko Gobernu Kontseiluaren arabera, Hussein Bagdaden dago eta ez dute uztaila arte epaituko
Irakeko Gobernu Kontseiluko buruzagiek azaldu dutenez, Saddam Hussein Irakeko presidente ohia Bagdaden daukate preso AEBetako indarrek, eta Iraken bertan epaituko dutela ziurtatu dute. Dena den, epaiketa ez dela hurrengo uztaila arte egingo agertu dute. Erresistentziako kideei, berriz, harrapatuz gero "gerra krimenengatik" epaituko dituztela ohartarazi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu