2007ko martxoaren 22a
00:00
BAGDADIrakeko Adiskidetze Nazionalerako Ministerioko eledun batek esan du erresistentziako hainbat talderekin hitz egiten hasi direla. Tarek al Hashemi presidenteordeak elkarrizketarako deia egin zuen aurretik: «Guztiekin hitz egitea beste biderik ez dagoela uste dut». Al Kaeda sostengatzen duten taldeak ez direla elkarrizketetan egongo zehaztu du.