Irak

Irakeko Gobernuak Sadam Husseinen heriotzaren grabaketa ikertzea agindu du

2007ko urtarrilaren 2a
17:18
Entzun
Sadam Husseinen heriotz-zigorra grabatu eta zabaldu izanak hautsak harrotu ditu Iraken eta beste herrialde askotan, eta Irakeko Gobernuak grabaketa ikertzea eskatu du. Suniek esan dute heriotza "umiliagarria" izan dela eta, Gobernuak erabaki horrekin, haien eta txiiten arteko borroka gogortzea saihestu nahi izan du. Gobernua, txiitek kontrolatzen dute gaur egun. "Helburua, grabaketaren atzean zein dagoen jakitea da".

Bideoan entzuten denez, Hussein hil aurretik, burua estalitakoek klerigo xiita bat goratzen dute eta Husseini "infernura" joateko esaten diote. Abas al Bayati diputatu xiitak esan du han esan zirenek ez dutela islatzen Gobernuaren jarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.