"Ahalegin guztiak egin ditugun arren, ez dugu lortu Najafeko krisia konpontzeko irtenbide bat lortu", adierazi du Al Rubaik kazetarien aurrean.
Ordu guxi batzuk lehenago egoera konponbidean zegoela ematen zuen, Najafeko gobernadoreak jakinarazi baitu Irakeko behin-behineko Gobernua Al Sadrek ezarritako hainbat baldintza onartzeko prest zela. Agi denez, ordea, azkenean huts egin du ahaleginak.
Moktada Al Sadrek hamar baldintza jarri zituen atzo ostegunean zortzi hasitako oldarraldia bertan behera uzteko. Bi ziren nagusiak: AEBetako tropak Najafetik erretiratzea, eta hiri horretako xiiten leku santuak erlijio horretako buruzagi nagusien kontrolpean uztea
Iraken okupazioa
Irakeko Gobernuaren eta Al Sadren arteko elkarrizketek porrot egin dute
Altxamendu xiita, eta, batik bat, oldarraldiaren erdigune den Najaf hiriko egoera bortitza konpontzeko asmoz Irakeko behin-behineko Gobernuak eta Moktada Al Sadr buruzagi xiitak izan dituzten elkarrizketek huts egin dute. Hala jakinarazi du Irakeko Gobernuko Segurtasun Nazionaleko ministro Moifak Al Rubaik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu