Irakeko estatua osatzen duten eskualdeen independentzia debekatzen duen Auzitegi Gorenaren epaia onartu zuen joan den astean Hego Kurdistango Gobernuak, era horretan Arbilen eta Bagdaden arteko elkarrizketak ahalbidetzeko asmoz. Hala ere, auzitegiek aurrera jarraitu dute prozedurarekin, eta irailaren 25eko erreferenduma eta haren ondorioak baliogabetzat jo dituzte, hura "Konstituzioaren kontrakoa" dela iritzita.
Hain zuzen ere, Arbilekin hitz egiten hasi eta jarritako zigor ekonomikoak bertan behera uzteko Bagdadek jarritako baldintzetako bat zen erreferendumaren emaitzak baliogabetzearena.
Erreferenduma auzitegietara eramaez gain, Irakeko Gobernuak armada ere kalera atera zuen, Kurdistango indar armatuak liskar iturri diren eremuetatik bidaltzeko, besteak beste, Kirkuketik.