Irak

Irakeko Guardia Nazionala AEBetako tropekin batera borrokatzeko prest da Najafen

Lehendabiziko aldiz Irakeko Guardia Nazionaleko soldaduak AEBetako indarren alboan agertu dira gaur Najafen, miliziano xiitak gotortuta dauden Ali imamaren santutegiaren inguruan. Hori dela eta, erreboltarien kontrako oldarraldi handia berehala has daitekeela uste dute adituek. Santutegitik 400 bat metrora daude.

2004ko abuztuaren 24a
13:10
Entzun
AFP albiste agentziako kazetari batek jakinarazi duenez, fusilekin eta kalaxnikov metrailetekin armatuta daude Guardia Nazionaleko soldaduak, eta Moktada Al Sadr buruzagi xiitaren aldeko miizianoei tiroka jardun dute.

Izan ere, erreboltariek eta AEBetako tropek borroka handiak izan dituzte azken orduetan. Soldadu estatubatuarrek artilleriarekin eta hegazkinen bidez bonbardatu dituzte milizianoak.

Najaf hiria eta bereziki Ali imamaren meskita leku santuak dira mundu osoko xiitentzat. Hori dela eta,Al Sadr imam eta xiiten altxamenduaren buruzagiak AEBetako indarrek handik alde egin dezatela eskatzen du, eta buru erlijioso xiiten esku gera dadila gune santu horien kontrola.

Abuztuaren 5ean hasi zuten altxamendua xiitek, eta harrezkero, meskitaren inguruan daude gotortuta. AEBetako tropak inguru horretan indarrez sartuko balira eta txikizioak egingo balituzte mundu osoko xiiten haserrea piztuko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.