Iraken okupazioa

Irakeko hauteskundeetan ezingo dutela "segurtasuna erabat bermatu" onartu du Alaui lehen ministroak

Iad Alaui Irakeko behin-behineko lehen ministroak adierazi du hilaren 30ean egitekoak diren hauteskundeetan ezingo dutela "segurtasuna erabat bermatu". Hain zuzen ere, hartu diren neurriak ez direla erreboltarien eraso guztiei aurre egiteko lain onartu du Alauik. Hauteskunde eguna hurbildu ahala, okupazioaren aurkako erresistentziaren erasoak areagotu egin dira.

2005eko urtarrilaren 22a
18:21
Entzun
Nolanahi ere, segurtasuna ezingo dutela erabat bermatu onartu arren, Alauik ez du aipatu ere egin hauteskundeak atzeratzeko aukera.

Oro har, Irakeko agintari guztiek daukate barneratuta hauteskunde eguna urreratzen den heinean areagoatu egingo direla erasoak; horren adibide da Irakeko erietxe guztietan langile gehiago kontratatu dituztela eta botika eta ekipamendu hornikuntzak handitu dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.