Britainia Handiko lehen ministro Tony Blairrek aurreneko aldiz onartu du Irakeko inbasioa "zorigaiztokoa" izan zela. Al Jazeera Internationalen ingelesezko katean egin zioten elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok. David Frost kazetariak esan zion hura "zorigaiztokoa" izan zela, eta honela erantzun zuen Blairrek: "Halaxe da, baina nik jendeari galdetzen diodana zera da, 'zergatik da hain zaila iraken?'.
Bere galderari erantzun egin dio Blairrek, honela: "Ez da plangintza arazo bat izan, baizik eta gehiengoaren bake nahia gutxiengoaren gerra nahiarekin tapatzea helburu duenerabakitako estrategia bat dagoelako izan da -Al Kaedaren ekintzaile matxinatuak batetik, eta Iranen babesarekin milizia xiiez osatutako babes elementuak bestetik-.
Blairrek esandakoek hautsak harrotu dituzte, eta bere bozeramaile batek adierazpen horiek argitu ditu: "Blairrek ez du esan Irakekoa zorigaiztokoa denik; Blairrek egin duena zera da, bere azalpenak eman aurretik galdera edukazio onez onartzea".
Irakeko okupazioa
Irakeko inbasioa "zorigaiztokoa" izan zela onartu du Blairrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu