irak

Irakeko Konstituzioaren zirriborroa aurkeztuko dute akordiorik lortzen ez badute ere

Irakeko Legebiltzarra arratsaldeko lauretan biltzekoa zen Konstituzioaren zirriborroa jaso eta horren gainean saio berezia egiteko. Bi orduz atzeratu dute ordea legebiltzarreko bilkura, ez baitute zirriborroa egiteko akordiorik lortu. Nolanahi ere, akordioa egon edo ez, zirriborroa gaur aurkeztuko dela dio batzordeak.

2005eko abuztuaren 15a
17:45
Entzun
Adostasunak lortzeko denbora gehiago izate aldera atzeratu dute Irakeko Legebiltzarreko bilkura, izan ere, Konstituzioaren zirriborroa gaurko gauerdia baino lehen aurkezten ez badute, Irakeko Legebiltzarra desegin egin beharko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.