"Ordua da herri Kurduak bere etorkizuna erabaki dezan, errefendum bidez", halaxe iragarri du Massou Barzani Irakeko Kurdistaneko lehendakariak. Iraken barneko Kurdistango Eskualde Autonomoan erreferenduma egingo dutela iragarri du. Nolanahi ere, galdeketa horrek ez lukeela zuzenan Estatu Kurdua deklaratzea ekarriko iragarri du, presidentziatik igorritako oharrean: "Herri kurdua adierazteko modu bat da, gero mandatu hori bere lider politikoak aurrera eraman dezan egokia den denboran".
Honela hitz egin du Barzanik: "Kurdistango herriari inork ezin dio ukatu bere autodeterminazioa. Eskoziak, Kataluniak eta Quebecek eskubidea zuten bezala, Kurdistanek ere eskubide hori dauka. Eztabaidaezina da".
Joan zen astean erabakitzeko eskubidea gauzatzeko asmoa azaldu zuten Kurdistaneko alderdi gehienek. Beste herri batzuetako ordezkariak referendumaren kontra agertu direlako, harrituta gertu da Barzani. Izan ere, "beren akatsak onartu ezin dituzten batzuen erruz" zatitu zuten Kurdistan, Barzaniren arabera.