Irakeko Kurdistanen buru hautatu dute Barzani
BAGDAD. Iraken menpeko Kurdistango Parlamentuak Nechirvan Barzani aukeratu du lehen ministro datozen bi urteetarako. Ganberako 111 diputatuetatik 71k eman diote babesa, eta oposizioak boikota egin dio bozketari. Bi alderdi kurdu nagusien akordioari esker hautatu dute Barzani gobernuburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu