MUNDUA

Irakeko Legebiltzarrak onartu du Nuri al Malikik aurkeztutako Gobernua

Ministerioak banatzeko adostasunera iritsi dira azkenean fakzio nagusiak.

2010eko abenduaren 21a
17:46
Entzun
Irakeko Gobernua osatuko duten alderdiak ados jarri dira azkenean, eta Nuri al Maliki lehen ministroak gaur aurkeztu du legebiltzarrean bere gobernu talde berria. Martxoaren 7an hauteskundeak egin zirenez geroztik gobernurik ez dago Iraken, baina akordio batera iritsi ondoren azaroren 25ean Jalal Talabani presidenteak gobernua osatzeko eskatu zion Al Malikiri.

Gobernu berriak 42 ministerio izango ditu. Atzerri ministerioan Hoshijar Zebarik kurdua jarraituko du, eta Hussain al Shahristani Petrolio ministroa presidenteorde izango da. Bere lekua Abdul Kareem Luaibik hartuko du, eta Rafie al Esawi suniak Finantza ministerioa hartuko du. Defentsa eta Barne ministerioen ardura Al Maliki lehen ministroaren ardurapena egongo dira oraingoz. Gobernu berriaren bozketa 14:00etan egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.