mundua

Irakeko lehen ministroa Washingtonera joango da gaur, Obamarekin biltzera

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiarekin ere batuko da Al Maliki.

2009ko uztailaren 21a
12:27
Entzun
Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroa Washingtonera joango da gaur, Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko presidentearekin batzartzeko. Irakeko ministro batzuk izango ditu ondoan, eta Ban Ki-Moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiarekin ere batuko da.

Egun batzuk egingo ditu AEBetan eta, besteak beste, NBEk Iraki 90eko hamardaka hasieratik -1990ean Kuwait okupatzeagatik- jarriak dizkion zigorrak bertan behera uzteko helburua du.

AEBetako armadak 2003ko martxoan inbaditu egin zuen Irak, eta duela gutxi hasi da herrialdea uzten, Obamaren erabakiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.