Gainera, ez da lehendakariordearen familiako norbait hiltzen duten lehen aldia: orain urtebete, iazko apirilean,neba bat hil zioten, oso modu bertsuan, Bagdadeko auzo xiita batean.
Bi militar italiar eta errumaniar bat hil dituzte Nasirijan
Iazko otsailean erreboltari sunitek xiiten Samarrako santutegiari eraso zitoenetik 1.700 lagun hil dira xiitek suniten aurka eta sunitek xiiten kontra egin dituzten erasoetan.
Konboi militar baten aurkako atentatua egin dute erreboltariek Irak hegoaldean,Nasirijan, eta, ondorioz, bi militar italiar eta errumaniar bat hil egin dira. Beste bi militar italiar larri zauritu dira.
Lehergailua errepidean jarrita zgoela, eta konboia bete-betean harrapatu duela agertu dute Italiako Armadako iturriek.
Mundua
Irakeko lehendakariorde berriaren arreba hil dute
Maisun Ahmed al Hashemi joan den larunbatean Irakeko lehendakariorde izendatu zuten Tarek al Hashemiren arreba tiroka hil dute gaur goizean Bagdaden. Hashemiren autoa tirokatu egin dute, eta ibilgailuan harekin zihoan beste lagun bat ere hil egin dute. Hildakoaren neba Tarek al Hashemi IIP alderdi sunitako buru eta Irakeko Gobernuko lehendakariordea da. Bestalde, bi militar italiar eta errumaniar bat hil dituzte Nasirijan konboi baten aurkako erasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu