irak

Irakeko Osasun ministroaren bi bizkartzain hil dituzte, haren aurka bonba-auto bat lehertuta

Gutxienez, 42 lagun hil eta 141 zauritu dituzte gaur herrialdean, Bagdaden eta Salahedin eskualdean hainbat atentatu eginda.

2012ko apirilaren 19a
18:59
Entzun

Gutxienez, 42 lagun hil eta 141 zauritu dituzte gaur Iraken, Bagdad eta Salahedin eskualdean hainbat atentatu eginda, Irakeko Gobernuko Barne Ministerioak esan duenez.

Hiriburuko erasoetako bat Osasun ministroaren kontra egin dute, Haifa kalean: hura zihoan kotxearen kontra bonba-auto bat lehertu dute. Ministroa ez da hil, baina bai haren bi bizkartzain.

Bagdadeko Al-Kazimiya auzoan egindako eraso batean hiru lagun zendu dira, bonba-auto bat lehertu ostean. Beste bonba bat Al-Amel auzoan lehertu dute, eta bost pertsona hil dituzte. Al-Tayi auzoan beste bost hil dira suizida batek egindako atentatuan, eta beste bat lehergailu batek eztanda eginda. Hildako gehiago izan dira Irakeko hiriburuan: ekitaldean bi, mendebaldean beste bi...

Salahedin eskualdean bi bonba lehertu dituzte, Samarra hirian, eta bost pertsona zendu dira; haien artean, hiru polizia. Beste eraso batean soldadu bat hil dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.