Mundua

Irakeko Poliziaren aurkako eraso handia egin dute erreboltariek Bagdad iparraldean

Najafetik abiatuta AEBetako base batera zihoan Irakeko Poliziako talde handi baten aurkako sarekada egin dute bart erreboltariek Bagadad iparraldean. Iturri ofizialek agertu dutenez, dagoeneko sei poliziaren hilotzak aurkitu dituzte eta 40 inguru desagertuta daude. Era berean, Irak hegoaldean, Basoran, eraikuntzako 11 langile bahitu eta hil dituzte.

2006ko apirilaren 14a
12:56
Entzun
Irakeko Polliziako iturriek emandako azalpenen arabera, 80 polizia zihoazen Najafetik AEBetako base militar batera Bagdad iparraldean erreboltarien sarekada batean jausi direnean. Horietatik 35 atera dira bizirik, sei gorpu aurkitu dituzte, eta gainerakoak desagertuta daude. Falta diren gehienak hil egin dituztela uste dute.

Basoran, berriz, iturri ofizialen arabera eraikuntzako langileak ziren 11 gizonezko bahitu dituzte bart erresistentziako ekintzaileek, eta guztiak hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.