Mundua

Irakeko soldaduek gutxienez 28 errefuxiatu irandar hil dituzte

400 lagun inguru daude zauriturik, horietako hainbat egoera larrian, eta litekeena da hildako gehiago izatea.

2011ko apirilaren 8a
14:15
Entzun

Irakeko Ashraf errefuxiatuen gunea erasotu dute bart gauen Irakeko soldaduek, eta erasoaren eraginez gutxienez 28 errefuxiatu irandar hil dituzte. Mohamed Eghbal errefuxiatu guneko bozeramaileak, baina, ziurrenik hildako gehiago egongo direla adierazi du,  400 lagun ingurua daudelako zauriturik, horietako hainbat larri. Ashrafeko ospitaleko azpiegiturak, gainera, ez dira behar bezain onak -hogei ohe daude bakarrik-, eta AEBetako armadari eskatu die zaurituak haien ospitalera eramatea.

Erasoa Ali Khamenei Irango aiatolari egotzi dio Eghbalek, eta Nuri al Almalaki Irakeko lehen ministroarekin elkarlanean egin duela leporatu dio. Lekukoek azaldu dutenez, errefuxiatuak ez zeuden armaturik, eta 2.000 soldadu inguruk tanke eta guzti tirokatu dituzte.

Ez da Irakeko soldaduek errefuxiatu gune hori erasotzen duten lehen aldia. Iragan urtarrilean 150 lagunetik gora zauritu zituztelako antzeko eraso batean. Orduan ere Irakeko eta Irango gobernuei egotzi zieten erasoa. 3.500 errefuxiatu inguru daude, eta Irango Gobernuak terroristatzat jotzen ditu guzti horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.