irak

Irakeko tropek ia erabat hartu dute Mosul

Irakeko hiri handietan bigarrena da Mosul. Estatu Islamikoak han aldarrikatu zuen kalifa herria.

Irakeko tropetako soldadu bat, Mosulen. STR / EFE
2017ko uztailaren 3a
07:43
Entzun

Azken orduetan, Irakeko tropek aurrera egin dute Mosulgo alde zaharrean, eta ia erabat hartu dute kontrolpean Irakeko bigarren hiri handiena. Erdigunetik aurrera egin dute, eta kontrolpean hartu dute Al Makaui ingurua eta Yeryes meskita zegoen eremua —2014an eraitsi zuen Estatu Islamikoak—. Espero dute egun batzuen buruan hartzea hiri osoa.

Duela hiru urte, EI Estatu Islamikoak kalifa herria aldarrikatu zuen Al-Nuri meskitan, eta Irakeko tropek hartu zuten tenplu hori joan den astean —hondakinak besterik ez dira gaur egun—. Meskita berreskuratzea garaipen sinbolikoa da, handik aldarrikatu baitzuen Abu Bakr al-Bagdadik kalifa herria, eta handik hasi ziren hedatzen Bagdad aldera, baina Irakeko tropak, nazioarteko indarren laguntzaz, gutxinaka-gutxinaka lekua kenduz joan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.