Mundua

Iraken 11 soldadu hil dira gutxienez, eraso suizida batean

Irakeko Gobernuaren bulego batzuen aurka egin du ekintzaile suizidak.

2011ko martxoaren 14a
16:06
Entzun

Eraso suizida bat izan da gaur goizean Iraken, eta ekintzaile batek lehertu duen bonbak gutxienez 11 soldadu irakiar hil ditu. Kanan herrian izan da erasoa, DIjala probintzian, eta Irakeko Gobernuaren bulego batzuen aurka egin du ekintzaileak. 29 zauritu ditu gutxienez, horien artean hamalu militar eta hamabost funtzionario.

Polizia iturriek azaldu dutenez, ekintzailea auto baten barruan zihoan, eta bulegoetara gerturatu denean eztandarazi du lehergaiz beteriko autoa. Ingurura hainbat anbulantzia joan da, eta litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.