Iraken 40 lagun hil dituzte bi atentatutan
BAGDAD. Urteko eraso latzenetako bat egin zuten atzo Iraken. Bagdad iparraldera hogei kilometrora dagoen herri batean bi bonba leherrarazi zituzten bata bestearen jarraian. Tajiko Udal Kontseiluaren parean lehergailu bat zartarazi zuten inguruetan bonba-auto bat leherrarazi ostean. Orotara 40 lagun hil eta 45 zauritu zituzten, tartean segurtasun indarretako kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu