AEBetako tropak erretiratu zirenetik eraso sail handiena egin dute Iraken. Datu ofizialen arabera, gutxienez 95 lagun hil zituzten ostegun gaua eta ostiral goizaldea bitartean, eta 300dik gora zauritu. Segurtasun iturrien arabera, poliziak eta zibilak daude hildakoen artean.
Eraso gehienak Bagdad hiriburuan egin zituzten, eta bertan izan dira hildako gehienak. Dena den, Iraken menpeko Kurdistanen ere eraso gogorrak. Izan ere, Kirkuk eta Mosul hirietan hainbat eraso egin dituzte. Kirkuken kasik une berean lau auto-bonba zartarazi zituzten. Gobernuak Al-Qaedari egotzi dizkio atentatuak, baina oraingoz inork ez ditu bere gain hartu.
Iraken 95 lagun inguru hil dituzte, azkenaldiko atentatu sail handienean
Bagdaden egin dituzte eraso gehienak, eta hildakoen artean poliziak eta zibilak daudela jakinarazi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu