Irakeko okupazioaren ondorena

Iraken aurkako gerra legez kanpokoa izan zela dio Blixek

Hand Blix NBE Nazio Batuen Erakundeko arma ikuskatzaileen buru ohiaren arabera, Irakeko aurkako gerra legez kanpokoa izan zen. 'The Independent' Erresuma Batuko egunkariak kaleratu duen elkarrizketan dioenez, Peter Goldsmith fiskal nagusiak Erresuma Batuko Gobernuari gerra hasi aurretik egin zion aholkularitza lanak ez zuen sustengu legalik. Blixen arabera, erasoa legezkoa izateko, NBEk erresoluzio berri bat egitea beharrezkoa zen.

2004ko martxoaren 5a
14:37
Entzun
Hand Blixek ez du onartzen Erresuma Batuko Gobernuak erasoa legeztatzeko erabaki zuen argudioa. Blairren Gobernuak Iraki eraso egiteko argudioa Bagdaden ez zituela NBEren aurreko erresoluzioak bete esan zuen. Blixek esan du egia dela Bagdadek ez zituela NBEren ebazpenak errespetatu, baina neurri horretako erabakiak NBEko Segurtasun Kontseiluak hartu beharko lituzkeela nabarmendu du. "Segurtasun Kontseilua da su-etena aldarrikatzeko eskumena duena, eta ez Erresuma Batuak ezta AEBek ere", adierazi du.

Blixen arabera, interpretazio horri men egitea aurrekari larri bat eragin dezake. "Norberak bere ikuspuntua izan dezake, Errusiak berea, Txinak berean, eta teorian euren artean gerran egon daitezke", zehaztu du.

Tony Blair Erresumako Batuko lehen ministroak dioenez, mundua seguruagoa da Saddam Hussein atxilotuta edukita, eta horrekin justifikatzen du gerra. Blixen arabera, Blairrek ez du zertan dimititurik edo barkamena eskatu beharrik Iraken suntsipen handiko armik topatu ez dutelako, baina horrek hauteskundeetan eragina izan dezakeela nabarmendu du, "Blairrek sinesgarritasuna galdu" duelako. "Batzuk diote Bush eta Blair auzitara eraman behar direla, baina nik ezetz diot, zigorrak politikoa izan behar duela baiteritzot", nabarmendu du Blixek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.