iraken okupazioa
Iraken bahitutako kazetariak “bizirik eta osasuntsu”
Irakeko gerrillariek bahituta dauzkaten bi kazetari frantsesak “bizirik eta osasuntsu” daudela ziurtatu du Frantziako enbaxadak Bagdaden. Bahituak askatzearen truke =iZapiaren legea=i bertan behera utz dezala exigitzen diote bahitzaileek Frantziako Gobernuari. Parisek ez du baldintza bete, eta gaur jarri da indarrean legea.
Christian Chesnot eta Georges Malbrunot kazetari frantsesak bizirik daudela adierazi du Frantziako enbaxadak. Bestalde, gaur jarri da indarrean gatibuak askatzearen truke baliogabetzeko eskatu zuten 'Zapiaren legea'.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu