Mundua

Iraken dauzkan tropak erretiratuko ditu Poloniak 2008an

Besteak beste, Europako Ituna onartuko dutela eta misilen aurkako ezkutuaren inguruan AEB eta NATOrekin eztabaida bultzatuko dutela iragarri du Tusk lehen ministro berriak.

2007ko azaroaren 23a
18:55
Entzun
Donald Tusk Poloniako lehen ministroak datorren urtean Iraken dauzkan tropak erretiratuko dituela iragarri du, gaur, Varsoviako legebiltzarrean. “Kontzientzia lasai eta etxeko lanak eginda” dituztela adierazi du Tuskek.



Lehen ministro liberalak hartuko dituen beste neurrien artean, Europako Ituna onartzea dago, “Europako Ituna sinatzera Lisboa eta Bruselara” joango dela adierazi du, pasa den urrian Jaroslaw Kazynski orduko lehen ministroak Lisboan iragarri zuen bezala.

Bestetik, AEBek Polonian eraiki nahi duen misilen aurkako ezkutuaren inguruan ere hartuko ditu neurriak. Kazynski anaiek ezkutuaren alde egin bazuten ere, ez du bere jarrera erakutsi nahi izan Tuskek. Oraingoz, “AEBekin, NATOrekin eta inguruko herrialdeekin” hitz egingo duela aurreratu du.

Poloniako diplomaziaren beste eginbeharrak “elkarrizketa eta kontsentsua” direla nabarmendu du Tuskek. Errusiarekin duten harremana normalizatzeaeta Ukrainari Europako Batasunean sartzen laguntzea izango dira Poloniaren helburu berriak.

Lech Kazynski presidenteak hauteskundeak aurreratu zituen pasa den urrian Polonian. Donald Tusk liberala atera zen garaile, bi urtean boterean egon den Jaroslaw Kazynskiri irabazi ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.