iraken okupazioa

Iraken gutxienez 13 lagun hil dituzte, hiru atentatutan

Irakeko Barne Ministro Iad Alauiren alderdiaren kontra atentatua egin dute gaur, Bagdaden. Akordio Nazionalerako Aldediaren egoitzaren kontra bonba-auto batekin egin dute atentatua, eta gutxienez lau lagun hil eta 20tik gora zauritu dituzte. Erietxeetako iturriek jakinarazi dutenez, zaurituetako hainbat oso larri daude, eta hildako gehiago egotea ez da baztertzen. Bestalde, Basora hirian, gutxienez Irakeko hiru polizia hil dituzte, tiroz. Tikriten ere atentatua egin dute, eta Goardia Nazionaleko sei kide hil.

2005eko urtarrilaren 3a
15:40
Entzun
Lekukoek esan dute, atentatua goizeko 9:45ean izan dela, eta bonba-autoa egoitza babesteko egoten den polizia kontrolean lehertu dela. Ordu horretan, Akordio Nazionalerako Aldediko hainbat buruzagi prentsaurrekoa ematekoak ziren hilaren 30ean egingo diren hauteskundeen nondik norakoen berri emateko.

Atentatu hori gertatu eta minutu gutxira, eztanda gehiago entzun dira Bagdad hegoaldean.

Bestalde, gutxienez Irakeko hiru polizia hil dituzte Basoran. Beraiek zihoazen ibilgailuaren kontra tiroka hasi dira errebeldeak, bidegurutze batean.

Tikriten ere eztandak izan dira, eta gutxienez Goardia Nazionaleko sei kide hil dituzte. Goardia Nazionaleko kideak bi ibilgailuan zihozen, eta pasatzerakoan etxean egindako lehergailu bana lehertu da, eta gutxienez sei kide hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.