Iraken gutxienez 28 lagun hil dira atentatu batean
BAGDAD. Erromes xiitak zeramatzan autobus baten aurkako atentatu suizidan, gutxienez, 28 lagun hil dira, Iraken. Samarra hiriko santutegi xiita batetara zihoazen bidaiariak. Izan ere, Ali al Hadiren, xiiten hamabi imanetako baten, heriotzaren oroitzapena egiteko hainbat lagun hurbildu dira Samarrara. Atentatu gehiago gerta daitezkeela ohartarazi dute segurtasun indarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu