Iraken hamabi lagun hil dituzte hiru atentatutan
BAGDAD. Egun beltza izan zuten atzo Iraken. Faluja hirian bederatzi lagun hil zituzten bi bonba leherrarazita. Bonba auto bat zartarazi zuten hiriaren erdigunean sei lagunen heriotza eraginez, eta handik bi minutura, beste bonba auto bat zartatu zuten. Bagdad hego-ekialdean, berriz, lehergailu bat zartarazi zuten autobus txiki baten aurrean. Atentatu hartan beste hiru lagun hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu