Mundua

Iraken inbasio hasi zenetik egin duen aire eraso handiena abiatu du AEBetako Armadak

Samarra hiriaren aurka aire eraso handia abiatu dute AEBek: 1.500 soldadu estatubatuar eta irakiar, 50 gerra hegazkin eta 200 bat ibilgailu ari dira erabiltzen "erreboltarien gotorlekuei" erasotzeko. 2003ko martxoan Irak inbaditu zutenetik egin duten aire eraso handiena dela agertu dute AEBetako Armadako iturriek, eta zenbait egunez iraungo duela.

2006ko martxoaren 16a
20:13
Entzun
Idatzi baten bidez eman du AEBetako Armadak erasoaren berri, eta "erreboltarien Samarrako posizioak" dituztela jomuga zehazten du. "Helburu nagusia bilatzeko" erasoak "hainbat egun" irautea aurreikusten dutela eransten du.

Bagdad hiriburutik 100 bat kilometro iparraldera dago Samarra. Joan den hilean hiri horretako meskita nagusietako bati eraso zioten erreboltariek, eta, ondorioz, borroka handiak izan dira suniten eta xiiten artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.