Turkiako armadako 300 bat soldadu Iraken mendeko Kurdistango lurretan sartu dira bart goizaldean, arma arinekin, Irakeko Gobernuko iturriek agertu dutenez. Hiru bat kilometro egin dute barrura Irakeko mugatik, eta, agi denez, PKK-ko gerrillariei aurre egitea zuten helburu.
Turkiako Legebiltzarrak PKK jazartzeko Irakeko lurretan sartzeko baimena eman zion armadari. Halaber, Turkiak behin baino gehiagotan ohartarazi dio Iraki kurduen aurka gogorrago egiten ez badu halako neurriak har ditzakeela.
Sarraldi horri buruzko informazioa Irakeko Gobernuak eman du; Turkiakoak ez du baieztatu oraingoz.
Mundua
Iraken mendeko Kurdistanen sartu da Turkiako armada
300 bat soldadu izan dira, eta arma arinak zituzten. Turkiako Legebiltzarrak Irakeko lurretan sartzeko baimena eman zion armadari, PKK Kurdistango Langileen Alderdia talde armatuari aurre egin diezaion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu