Iraken menpeko Kurdistango lurrak bonbardatu ditu berriz Turkiako Armadak, PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren gordelekuak han daudela argudiatuta. Kandil mendietan egin dute erasoa gerra hegazkinek, Turkiaren arabera han baitauden PKKren gordeleku nagusiak. Anadolu Turkiako agentziak agertu duenez, gerrllarien ospitale mugikor bat izan da jomugetako bat.
Kurduen iturriek agertu dutenez, hiru bat ordu iraun du bonbardaketak, baina ez dute inor hil.
Nechirvan Barzani Irakeko Kurdistango Administrazio Autonomoko lehen ministroak Turkiako agintariekin bilera egin ondoren etorri da bonbardaketa.
Mundua
Iraken menpeko Kurdistan bonbardatu du berriro Turkiak
Kandil mendietan egin dute erasoa Turkiako Armadako gerra hegazkinek, ustez PKKren gordeleku nagusia dagoen inguruan. Kurduen iturriek agertu dute hiru bat ordu iraun dutela bonbardaketek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu