Mundua

Iraken menpeko Kurdistan bonbardatu du berriro Turkiak

Armadak ez du jakinarazi lagunik hil duten erasoan.

2008ko urriaren 7a
11:21
Entzun
Turkiako armadako hegazkinek PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren 21 gune bondardatu dituzte gaur Iraken menpeko Kurdistanen, armadak berak adierazi duenez. PKK-ko militanteak zituzten helburu, Avashin Basyan eskualdean.

"Arrakastaz egin dugu operazioa, eta hegazkinak kalterik izan gabe itzuli dira", esan du armadak prentsa ohar baten bidez. Ez du jakinarazi lagunik hil duten. Turkiak Iraki egozten dio ez duela nahikoa egiten PKKren kontra egiteko.

Avashin Basyan eskualdea atzo ere bondartu zuen Turkiak. Gaurkoa, lehengo larunbatetik laugarrena izan da. Egun hartan PKK-k hamazazpi turkiar soldadu hil zituen atentatu batean. Armadaren postu bat erasotu zuten 300 bat gerrillarik.

Turkian hamabi milioi kurdu bizi dira eta 1984tik borroka armatua gauzatzen ari da PKK, independentzia lortu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.