Turkiako Parlamentuak bertako Gobernuari baimena eman dio gaur Irakeko iparraldera soldaduak bidaltzeko, PKK Kurdistango Langileen Alderdiko gerrillarien kontra egiteko.
Gobernuak mozio hori bera astelehenean onartu zuen. AKP Justiziaren eta Garapenaren Alderdia dago Gobernuan, eta hark aurkeztu du ebazpena Parlamentuan. Gaur onartu duten moziaren arabera -AKPk gehiengo osoa du Parlamentuan-, behar adina aldiz bidaliko lituzkete soldaduak hara, kurduek gobernatzen duten Irakeko eskualdera.
Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroak auzia bide diplomatikoetatik eta ez militarretatik konpontzeko ahaleginak egiteko eskatu du, eta gerrillari talde horren aurkako erasorik ez duela onartuko gaineratu du.
Cemil Cice Turkiako Gobernuaren bozeramaileak esan duenez, "baimen honen helburua PKK da". Iturri militarrek, ordea, Iraken erasook noiz egingo dituzten ez dute zehaztu. Ergin Saygun jeneralaren hitzetan, "armadak baimena ematen duenean ikusiko da zer egin eta zein helbururekin".
AKPren Gobernua iritzi publikoaren eta militarren presiopean dago. Iragan astean ustez PKKk hil zituen 13 soldaduen heriotza mendekatzeko eskatzen diote hauek Gobernuari. Horren haritik, ustez ekintzaile kurduak bizi diren Irakeko Gabar mendian erasoak egiteko eskatu diote.
Mundua
Iraken PKKren aurkako erasoak hasteko mozioa onartu du Turkiako Parlamentuak
Kurdistango Langileen Alderdiko gerrillarien kontra egiteko asmoa dute. Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroak esan du ez dituela erasoak onartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu