Irakeko inbasioaren ondorena

Iraken suntsipen handiko armarik ez dutela aurkitu esan dute AEBek

"Mementoz ez dugu armarik aurkitu". Hitz horiekin amaitu zuen bere hitzaldia David Kay debekatutako armategiak aurkitzeko buruak AEBtako Kongresuan. Hala ere, Saddan Husseinek etorkizun hurbilean suntsipen handiko armak ekoizten jarraitzeko asmoa zuela baieztatzeko frogak aurkitu dituztela adierazi du. 1.200 aditu ari dira lan horretan, eta misilak egiteko programa bat ere atzeman dutela esan du Kayk.

2003ko urriaren 3a
13:46
Entzun
Oposizioko alderdiak, ordea, pazientzia galtzen hasiak dira George W. Bushen taldeek ez dutelako suntsipen handiko armarik aurkitu. Pat Roberts senatari errepublikanoak adierazi duenez, "ez nago batere ados Kayk esandakoarekin, baina oraindik ere itxaron egin beharko dugu".

John Rockefeller senatari demokrata haratago joan da: "Gaur egun gauden egoeran egotea gauza serioa da, guztia asmoak baitira eta ez du ezer zehatzik esku artean", nabarmendu du.

AEBtako Gobernuak 600 milioi dolar eskatu dizkio Kongresuari debekatutako armak bilatzen jarraitzeko. Dagoeneko 300 milioi dolar xahutu dituzte zeregin horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.