Mundua

Iraketik erretiratzea agintzen duen lege proiektua onartu du AEBetako Ordezkarien Ganberak

Egitasmo horren arabera, urrian hasiko lirateke soldaduak ateratzen, eta datorren martxoan ez litzateke geratuko Iraken AEBetako militarrik. Erabaki horren bidez, Bush presidentearen beto mehatxuari aurre egin dio Ordezkarien Ganberak.

2007ko apirilaren 26a
10:52
Entzun
Urrian hasi eta datorren urteko martxora bitartean Iraketik tropak erretiratzea aurreikusten duen lege proiektua onartu du AEBetako Ordezkarien Ganberak. Egun, 150.000 soldadu estatubatuar daude Iraken. Ordezkarien Ganberako 218 kidek bozkatu dute egitasmoaren alde eta 208k kontra. Bihar Senatuak berretsi behar du erabaki hori.

Horrenbestez, Ordezkarien Ganberak desafio egin dio George Bush presidenteari, erretiratzeari epeak jartzen dizkion edozein lege egitasmoari betoa ezarriko ziola iragarri baitzuen.

Tropak erretiratzea ez ezik, Irakeko gerrarako 124.000 milioi dolarreko dirulaguntza gehigarria aurreikusten du lege proiektuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.