Atzo gauean aurkeztu zioten Washingtongo zein Londresko gobernuek ebazpenaren zirriborroa NBEko Segurtasun Kontseiluari. Proposamen hori, zalantzarik gabe, aurrera aterako dela uste du Bushek.
Hain zuzen ere, AEBek eta Erresuma Batuak prestatu duten hirugarren zirriborroa da, eta aurrekoak baino gehiago hurbiltzen da Iraken okupazioaren kontra agertu diren Frantziaren, Alemaniaren zein Errusiaren jarreretara.
Ebazpen hori onartzen bada, Irakeko behin-behineko Gobernu Kontseiluak bere agintealdia bukatzeko eskatu ahal izango dio Koalizioari, eta gobernu berria eratzeko bidea irekiko da.
Iraken okupazioa
Iraki buruzko ebazpen berria datorren astean onartuko dutela Nazio Batuek ziurtatu du Bushek
Italiara bisita egin eta Silvio Berlusconi lehen ministroarekin elkartu ostean, NBE Nazio Batuen Erakundeak Iraki buruzko hurrengo ebazpena datorren astean onartuko duela ziurtatu du George Bush AEBetako presidenteak. Ebazpen hori onartzen bada, Irakeko behin-behineko Gobernu Kontseiluak Koalizioari agintealdia amiatzeko eskatu ahal izango diola aurreratu du Bushek, eta, beraz, gobernu berria eratuko dela, "guztiz subiranoa". Dena den, AEBetako zein Italiako tropek "demokraziarentzat beharrezko den bitartean" Iraken segituko dutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu