Irakeko krisiaren ondorena

Irakiar bat hil eta hiru estatubatuar zauritu ditu Bagdaden erresistentziak

Iraken koalizioko indarren aurkako erasoak ez dute etenik. Saddan Husseinen aldekoek irakiar bat hil eta hiru estatubatuar zauritu dituzte gaur Bagdaden. Bestalde, komunikabide irakiarretan atzo eta herenegun Madrilen egindako diru-emaileen konferentzia aztertu dute gaur. AEBk hartutako jarrera kritikatu dute, bileran izan diren gainontzeko herrialdeak behartu egin dituztelako, kazetari irakiarrek diotenez.

2003ko urriaren 25a
14:50
Entzun
Al-manra egunkariak egindako hausnarketak dioenez, konferentzian egon diren agintariek "lotsa azaldu" dute beraien herritarrei dirua eskatzerakoan. Horrek azaltzen omen du 33.000 milioi dolar bakarri lortu izanak. Horietatik 20.000 milioi gainera AEBk jarritakoak dira eta beraiek kudeatuko dituzte. Egunkari horren esanetan, gainontzeko herrialdeek ez dute diru gehiago eman nahi izan, "konturatu direlako nazioarteko herrialde horiek AEBk Bagdaden duen administrazioak ez duela indarrik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.