irak

Irakiar talde batek sei atzerritar bahitu ditu

Hiru indiar, bi kenyar eta egiptoar bat bahitu ditu irakiar talde batek. Seiek kuwaitarren lantegi batean lan egiten dute. Lantegi horrek Iraketik alde egiten ez badu 72 ordu barru bahituak hiltzen hasiko direla mehatxatu dute.

2004ko uztailaren 21a
19:27
Entzun
Al Arabiya telebistak erakutsi duenaren arabera, Bandera Beltzak izeneko talde batek ziurtatu du bahituta dauzkala hiru indiar, bi kenyar eta egiptoar bat. Hala, Iraken dagoen lantegi horrek Iraketik alde egiten ez badu sei langile horiek hil egingo dituztela esan du Bandera Beltzak izeneko taldeak. Bahitutakoak hiltzen hasi aurretik 72 orduko tartea dute talde horren eskakizunak betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.