Iraken okupazioa

"Irakiarrak terroristetatik babestea" helburu duen Segurtasun Legea onartu du Gobernu berriak

Ijad Alaui Irakeko lehen ministroaren Gobernuak Segurtasun Lege berria onartu du; hain zuzen ere, lege horrek herritarren askatasunak murrizteko eskumen zabalak ematen dizkio Gobernu berriari. Besteak beste, salbuespen egoera aldarrikatu ahal izango du lehen ministroak. Helburua "irakiarrak terroristetatik babestea" dela nabarmendu dute.

2004ko uztailaren 7a
19:43
Entzun
Ijad Alaui lehen ministroak gaur goizean sinatu du Segurtasun Lege berria, Bagdad erdialdean, Gobernuaren egoitzatik hurbil, zenbait lehergailuk eztanda egin duten une bertsuan.

Nolanahi ere, Malik Dohan Al-Hassan Justizia ministroak eman ditu lege berriaren edukiei buruzko azalpenak. Al-Hassanek jakinarazi du lege horren bidez lehen ministroak segurtasun eta larrialdi egoerak aldarrikateko eskumena izango duela, eta, beraz, herritarren askatasunak murriztekoa. Salbuespen egoerarako aurreikusten den epea 60 egunekoa da, baina beste hilabetez ere luzatu ahal izango da.

Era berean, Irakeko segurtasun indarrek Koalizioko okupazio indarrei laguntza eskatuko diete "arriskuak beren gaitasuna gainditzen" duela ikusten badute.

Legearen helburua "irakiarrak terroristetatik babestea" dela nabarmendu du Al-Hassanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.