Mundua

Irakiarren egoera gero eta okerragoa dela ohartarazi du Gurutze Gorriak

2007ko apirilaren 11
15:30
Entzun
Nazioarteko Gurutze Gorriak plazaratu berri duen txosten baten erabera, irakiarren eguneroko bizimodua gero eta zailagoa da; "jasanezinaren" mugara iristen ari da.

Hala, oinarrizko ondasunak eskuratzea -besteak beste, ura eta argindarra- gero eta nekezagoa da; heriotza hurbil-hurbil dutela bizi dira zibilak: azokara erosketak egitera joatea bizitza arriskatzea da, eta irakiar askok sarritan kendu behar izaten dituzte hilotzak beren kale eta bizi diren inguruetatik.

Irakiarrei eurei galdetuz landu du txostena Gurutze Gorriak, eta emaitza uste baino etsigarriagoa izan dela agertu du Pierre Kraehenbuehl zuzendaritzako kideak. "Irakeko gzon, emakume eta haurrak egun jasaten ari diren sufrimendua eramanezina eta onartezina da". Hori dela eta, gatazkan eragin dezaketen gobernuei zein gobernuz kanpoko erakundeei zibilak babesteko deia egin die.Irakeko Gobernuak zein AEBek gidatutako nazioarteko indarrek ez dutela arlo horretan behar besteko ahalegina egin erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.