irlanda iparraldea

IRAko kide ohi bat tiroz hil dute Belfasten

Kevin McGuigan da hildakoa, Ipar Irlandako Poliziak jakinarazi duenez.

2015eko abuztuaren 13a
10:26
Entzun

Belfast ekialdean hil zuten asteazken arratsaldean McGuigan, 20:00 aldera, Comber Court kalean. Sei aldiz egin zioten tiro. Poliziak bizirik topatu zuen IRA Irlandako Armada Errepublikanoko kide ohia, eta Royal Victoria erietxera eraman zuten larrialdi zerbitzuek. Une batzuk geroago hil zen. 50 urte zituen.

Maiatzaren 5ean, Gerard Davison IRAko kide ohia hil zuten Belfast hegoaldean; hura ere, tiroz. Polizia ikertzen ari da ea bi hilketek loturarik duten.

Sinn Feineko zinegotzi Niall O Donnghailek azpimarratu du halakoek ez dutela lekurik gizartean: "Komunitate honek baztertu egiten ditu iraganera itzultzeko edozein talde armaturen saiakerak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.