Ipar Irlanda

IRAko ustezko kide bat atxilotu dute Kanariar Uharteetan

Ustez IRAko kide den Michael Gerard atxilotu du Espainiako Poliziak Tenerifen (Kanariar Uharteak). Erresuma Batuko Poliziak 1996an lehergailuekin egindako atentatu batean parte hartzea leporatzen dio Gerardi, eta, ondorioz, eraso hartan zendu zen Armadako ofizial baten heriotzan zerikusia izatea. Hain justu, atxilotzeko hiru nazioarteko agindu zeuden Gerarden aurka.

2004ko urriaren 13a
12:49
Entzun
Astelehen gauean atxilotu zuten Gerard, Ameriketako Hondartzan. Atxiloketa inolako istilurik gabe egin zutela agertu dute Espainiako Poliziako iturriek. Gerard Hego Tenerifeko poliziaetxean daukatela jakinarazi dute, eta handik Madrilera, Espainiako Auzitegi Nazionalera, eramango dutela estradizioa tramita dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.