Iran eta Europako Batasuna aurrenaren programa nuklearrari buruz hitz egiten hasi dira gaur, Genevan, Suitzako Gobernuko Atzerri Ministerioak esan duenez. Elkarrizketek urtebeteko etena izan dute. Europako Batasunetik Catherine Ashton diplomazialaria dago buru negoziazioetan eta Irandik Said Jalili.
Europak bezala, Nazio Batuen Erakundeak eskatu izan dio Irani uranioa aberasteari uzteko. Iranek, ordea, uko egin dio eskaerari eta "mugarik gabe" aberastuko duela esan izan du. Hala, Ameriketako Estatu Batuak eta Frantzia hari zigorrak jartzearen alde agertu dira maiz.
Frantziak berak Indian planta nuklear bat jartzeko akordioa lortu du gaur. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Manmohan Singh Indiako lehen ministroak sinatu dute ituna.
munDUA
Iran eta Europako Batasuna aurrenaren programa nuklearraz hizketan hasi dira
Bi ordezkaritzak Genevan daude bilduta. Europak uranioa aberasteari uzteko eskatzen dio. Elkarrizketek urtebeteko etena izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu