Mundua
Iran eta Siriako mugak ixtea erabaki du Irakek xiiten hilketagatik
72 orduz mantenduko dituzte mugak itxirik. 88 pertsona hil eta 186 zauritu ziren atzo Bagdadeko bi auzo xiitetan izandako atentatuetan.
Iran eta Siriako mugak itxi eta Bagdaden etxeratze-agindua indarrean jartzea erabaki du Irakeko Gobernuak. Atzo Bagdadeko bi auzo xiitetan izan ziren atentatuak direla eta hartu dituzte neurri hauek. Nuri Al-Maliki lehen ministroak eman du Iran eta Siriako mugak ixtearen agindua. 72 orduz mantenduko dituzte mugak itxirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu