Alemaniak, Erresuma Batuak eta Frantziak otsailaren 2rako deitu zuten atzo IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren bilera, Iranen programa nuklearra eztabaidatzeko. Hori egitea erasotzat hartuko zuela ohartarazi zuen Teheranek. «Iran eztabaidaren alde dago, baina programa nuklearra NBEra eraman nahi dutenek krisia eragin nahi dute», adierazi zuen Iranek Errusian duen diplomazialari batek.
IRAN . Teheranen programa nuklearrari buruzko bilera heldu den otsailaren 2an egingo du IAEAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu