Mundua

Iranek "behin ere ez" dio utziko uranioa aberasteari

2007ko otsailaren 27a
12:51
Entzun
Manucher Mottaki Irango Kanpo Harremanetako ministroak gaur esan du bere herrialdeak "behin ere ez" diola utziko uranioa aberasteko programari, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak hala egiteko agindu arren. "Iran prest dago plan atomikoaz negoziatzeko eta gure aktibitateak desbideratuak ez direla izango ziurtatzeko, baina aurrebaldintzarik gabe", adierazi du Mottakik.

NBEk beste ebazpen bat atera nahi du Iranek programa nuklearra geldi dezan. "Horrek, baina, ez dauka oinarri juridikorik", esan du Irango Kanpo Harremanetako ministroak, "eta estrategia politikoa du oinarri".

Teknologia nuklearra "erabilpen baketsurako" dutela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.