Iran

Iranek bertan behera utzi du uranio aberastea

Energia Atomikorako Nazioateko Erakundeak baieztatu duenez, Iranek utzi egin ditu uranio aberasterekin zerikusia duten ekintzak, Europako Batasunari hitz eman bezala. Energia Atomikorako Nazioateko Erakundeko zuzendari Mohamed El Baradeik zera esan du: "uste dut mementu hauetan dena gelditu dutela". El Baradeik baieztatu duenez, azken egunetan arma atomikoak egiteko ezinbestekoa den uranioaren hexafluoroaren (UF6) bi tona egin dituzte Iranen, baina kopuru hori ez da nahikoa arma atomikoak egiteko.

2004ko azaroaren 22a
13:42
Entzun
Energia Atomikorako Nazioateko Erakundea Vienan bilduta dago ostegunetik, Iranenprograma nuklearraren inguruan erabakia hartzeko. Han jakinarazi dute, Iranek bertan behera utzi dituela uranio aberastearen inguruko ekintzak.

Erakunde horretako zuzendari Mohamed El Baradeik baieztatu egin du, azken egunetan zabaldu den bezala, Iranek azken egunetan uranioaren hexafluoroaren (UF6) pare bat tona egin dituela. Material hori asko aberastutako uranio bihurtu daiteke, eta hori ezinbestekoa da arma atomikoak egiteko. UF6a egiteak sortu dituen kezkak ixildu nahi izan ditu El Baradeik, eta esan duenez, bi tona ez dira nahikoak arma atomikoak produzitzeko.

Uranioa aberasteko ekintzak gelditzea baikorra dela esan du El Baradeik, aurrepausoa dela, baina, hala ere, nazioarteko komunitateak segurtasun gehiago behar duela iritzi dio. "Konfiantza sortu behar dute, eta uranioaren aberasteari uztea pauso garrantzitsua da bide horretan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.