Irango Gobernuak gaur adierazi du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) "ordaindu" egin beharko dutela Irango bertako jarduera nuklearraz esandako "gezurrengatik".
Gholam Hosein Elham Gobernuaren bozeramaileak esan du AEBetako inteligentzia agentzien txosten batek astelehenean zioela Iranek 2003an geratu zuela jarduera nuklearrari buruzko programa. "Hori, ordea, gezur hutsa da, eta AEBetako administrazioak ordaindu egin beharko du akusazio horiengatik". AEBek 2005ean, aldiz, Iran bonba nuklearra egiten ari zela zioten.
Iranek maiz esan izan du bere jarduera horiek "erabilpen baketsurako" direla, eta baztertu egin ditu Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak jarritako zigorrak.
Mundua
Iranek dio AEBek "ordaindu" egin beharko dutela "gezurrengatik"
Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia agentzien txosten batek astelehenean zioen Iranek 2003an geratu zuela jarduera nuklearrari buruzko programa; 2005ean, aldiz, bonba nuklearra egiten ari zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu