Iranek dio PJAK gerrillako buruzagiordea hil duela
TEHERAN. Irango Guardia Iraultzaileak adierazi du ekialdeko Kurdistango PJAK gerrillako buruzagiordea hil duela. Majid Kavian iragan larunbatean artilleria bidez eginiko bonbardaketa batean hil zela dio. Ramadanean ekintza militarrak eten ondoren, joan den astean hasi zuen erasoaldia Irango armadak ekialdeko Kurdistanen. PJAKek su-etena aldarrikatu du, baina, oraingoz, Teheranek ez du aintzat hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu