mundua

Iranek elkarrizketarako "giro nahasia" sortzea leporatu dio 5+1 Taldeari

Programa nuklearra negoziatzeko bilera egin dute bi aldeek. Atzo egindako bilkuran, proposamen bana jarri zuten mahai gainean, eta bakoitzak bereari eutsi zion.

2012ko maiatzaren 24a
17:51
Entzun

Irango programa nuklearra negoziatzeko bileretan, Irango ordezkariek 5+1 Taldeari leporatu diote ez duela "aginte argirik", eta horren ondorioz, elkarrizketetarako "giro nahasia" sortu duela salatu dute. 

"Istanbulen entzun genuena interesgarriagoa zen", adierazi du gaur ordezkarietako bat, apirilaren 13an eta 14n egindako bilerari erreferentzia eginez. Bilkura horretan, Iran negoziatzearen alde agertu zen, 5+1 Taldeak "zigorren politika" alboratzearen truke.

Hartu-emana positiboa izan zela adierazi zuten orduan bi aldeek, baina, Bagdadeko bilera zehazteaz gain, ez zuten beste ezer adostu. 

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak adierazi du Iran prest dagoela gatazka konpontzeko pausoak emateko. 

Gaurko bilera amaitu da, eta ordezkariek hitz egindakoaren inguruko prentsaurrekoa emango dute datozen orduetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.