Iranek eta EBk nuklearrez hitz egitea adostu dute
TEHERAN. Europako Batasuneko eta Irango ordezkariek abuztu amaieran programa nuklearraz hitz egitea adostu dute. EBko diplomaziako buru Catherine Ashtonek adierazi du Irango Segurtasun Nazionalaren Kontseilu Goreneko idazkari Said Jaliliri «hausnartzeko eta hil amaieran hitz egiteko» proposamena egin diola. Haren arabera, «badaude aukera nazioartearen kezka bide diplomatikotik konpontzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu